Hona hemen Kirol Ekintzen Sustapeneko Goi zikloan jolasari buruz egin nuen lanaren laburpena:
SINTESIA: Nire helburuetako bat, ikasleak atsedenaldian disfrutatuz gero klasera pozik eta motibatuta joango direla demostratzea da. Zergatik da beharrezkoa jolastea?
1- Deskargatzeko:jokoa jarduera libre eta bat-batekoa izan behar da. Umeek energia gehiegi daukate eta hori askatzeko jokoen erabilpena ezinbestekoa dugu (Spencer 1855).
2- Plazerra: era berean, plazerra ematen duen ekintza da, horregatik jolasten dute umeek, dibertigarria delako eta plazerra ematen duelako. Freud-ek esaten duen bezala, jokoa pultsioen adierazpenarekin erlazionatuta dago, batez ere plazerrarenarekin.
3- Irakasteko: jolasek ere irakaskuntza funtzioan parte hartzen dute umeek euren inguruan dagoena ezagutzeko eta ulertzeko guztiz baliagarriak baitira. Hala ere, arestian esan bezala, bat-batekotasuna ezinbestekoa da eta didaktikarako erabilgarriak badira ere, komeniko litzateke naturaltasun hori apurtzen duten interbentzioekin kontuz ibiltzea.
4- Garatzeko: jokoak aldatzen doaz umeen adina aldatzen den heinean, beraz, garapen ebolutibo bat jasaten dute bai modu kognitiboan, emozionalean zein sozialean. Taldeka ari direnean interakzio eta harremanak jorratzen dituzte beste taldekideekin eta baita ezagutzen ari diren ingurunearekin ( Cohen, 1987; Linaza, 1992; Deval, 1994).
Ikuspegi fisiko batetik ikusita, jokoak garapen muskularra eta eskeletikoa hobetzeaz aparte, agresibitatea eta lehiakortasuna kanalizatzen ditu( Bjorklund, Pellegrini; 2000, 2002). Gaitasun motoreak ere hobetzen ditu eta ariketa fisikoa egiteak, epe motz eta luzerako, hainbat eta hainbat alde positibo ditu: pisuaren kontrola, presio arterialaren murrizketa, autoestima handitzea eta ongizatea dakar. Aktiboak diren umeak, heldu aktiboak izango dira. Era berean, kirolen aniztasuna komenigarria da kirol bakoitzak lantzen dituen gaitasun desberdinak lantzeko: tenis, golf, igeriketa, atletismoa, etab. (AAP Committee on Sports Medicine and Fitness an Council on School Health, 2006).
2 comentarios:
Kaixo Asier!
Oraintxe bertan egin naiz zure blogaren jarraitzaile eta asko gustatzen zait! Uste dut Peio Gotiren blogaren gaia ere zurearen antzekoa dela beraz egin bisitatxo bat lagungarria izan ahal dela!
ANIMO!
Eskerrik asko Naroa!
Bisita egingo diot bai, ziur nago baliagarria izango zaidala.
Publicar un comentario