2011/11/08

Wikipedian Gorputz Hezkuntzaren definizioa eta nire komentarioa

"Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren gorputzaren ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen den hezkuntzaren arloa da, besteak beste mugimendua, abilezia eta arintasuna lantzen dituena, pertsonaren osasuna, garapen psikologikoa eta gizarte-harremanak bultzatzeari begira, psikomotrizitatearen ikuspuntutik.
Historian zehar, gorputz hezkuntza gimnasia, soinketa edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo talde baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko. Beste alde batetik, haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik: pertsona heldu eta bereziki agureen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada."


Lehenengo paragrafoan agertzen dena nahiko objektiboa denez, bigarren paragrafoari buruz dudan iritzia emango dut.
Egia da azkenengo hamarkadetan HF-ak indar handia hartu duela, ariketa fisiko soilen gainean egotera pasatuz. Baina azkenengo urte hauetan, nire ustez, aurrerapausu horiek berriz geldotu dira, batzuetan atzerapausu bilakatuz. Gaur egun ikasgai berriak sartzen joan dira irakaskuntzan, baina, ez da hezkuntzarako denbora handitu. Nola da posible orduan ikasgai guzti horiek emateko denbora egotea? Oso erraza, HF-ko orduak murriztuz. Garrantzia kendu diote goian aipatzen den "osasuna", "gizarteratze", "ongizatea"... bezalako hitzei, alegia.

JOLASAREN BEHARRA HEZIKETAN

Hona hemen Kirol Ekintzen Sustapeneko Goi zikloan jolasari buruz egin nuen lanaren laburpena:

SINTESIA: Nire helburuetako bat, ikasleak atsedenaldian disfrutatuz gero klasera pozik eta motibatuta joango direla demostratzea da. Zergatik da beharrezkoa jolastea?

1- Deskargatzeko:jokoa jarduera libre eta bat-batekoa izan behar da. Umeek energia gehiegi daukate eta hori askatzeko jokoen erabilpena ezinbestekoa dugu (Spencer 1855).

2- Plazerra: era berean, plazerra ematen duen ekintza da, horregatik jolasten dute umeek, dibertigarria delako eta plazerra ematen duelako. Freud-ek esaten duen bezala, jokoa pultsioen adierazpenarekin erlazionatuta dago, batez ere plazerrarenarekin.

Ba al dakigu zer den Heziketa fisikoa?

Artikulo honetan Heziketa Fisikoa zer den ezin hobeki azaltzen digu Antonio Jesus Ruiz Munuera-k. Batzuentzat eztabaidagarria izan daitekeen arren, ni guztiz ados nago esaten duen guztiarekin. Irakurtzea gomendatzen dizuet, zuek zuen iritzi propioa izateko.

L´EQUIP PETIT (TALDE TXIKIA)

Bideo hau nire blogean sartzea komenigarria ikusi dut (eskolaz kanpoko ekintza bada ere), bertan kirol heziketan eta, heziketan orokorrean, agertu behar diren balore gehienak daudelako. Hau da, talde-lana, galtzen jakitea, errespetua, laguntasuna, ondo pasatzea(konpetizioa alde batera utziz)...
Harrigarria da nola umeek beren "galtzaile rola" barneratzen duten eta garrantzia ematen dieten goian aipatutako baloreei.
Azken finean, haurren arteko konpetizioa ez da heziketarako bide egokia, balore horiek guztiak ez direlako kontutan hartzen.