2011/12/14

Lotura interesgarriak

- http://eu.wikipedia.org/wiki/Gorputz_hezkuntza (wikipedia gorputz hezkuntza def.)
- http://www.deporteyescuela.com.ar/sitio/index2.php?option=com_docman&task=doc_view&gid=107&Itemid=17 (Antonio Jesus Ruiz Munuera-ren HF-ari buruzko iritzia)
- http://googlefi.net/ (HF-korako bilatzailea googlen)
- http://paperekoa.berria.info/harian/2007-10-27/013/005/heziketa_fisikoko_ordurik_ez_murrizteko_eskatu_du_soin_heziketaren_aldeko_taldeak.htm (HF-koaren orduen murrizketari buruzko artikulua)

Mariri buruzko kondairak (nik igotako bideoa)

Barkatuko didazue bideo hau Heziketa fisikoarekin zerikusi zuzenik ez izatea, baina, oso interesgarria iruditu zait umeen kultura jakintza aberasteko. Azken finean gure gai nagusia umeen hezkuntza da.
Bideoan aita batek eta bere semeak egindako txangoa(Anboto mendira)agertzen da. hemen, Marirekin erlazionaturiko hiru istorio kontatzen dira eta bakoitzetik balore hezgarri ugari atera ditzakegu.

2011/11/15

HF-ari buruzko argitalpena

object width="353" height="132">

Musika hau aproposa da umeekin harrapakeka jolasak egiteko. Umeentzat estimulu positiboa izan daiteke musika jartzea eta jolasari askoz gogotsuago ekin diezaioten lagun dezake ere.
Kirola
View more presentations from laitama


Goiko Powerpoint-ean kirolari buruzko honako informazioa eta iritziak ematen dira:
- Osasunarekin duen erlazioa
- Banakako kirolen barruan: igeriketa(sakrifikatua) eta eskia(polita baina arriskutsua).
- Talde kirolen artean: futbola(negozioa) eta saskibaloia(ez da dibertigarria bere ustez).
- Eliteko kirola(gimnasia)

Hasierako gaiei buruz ados nago, baina kirolak analizatzerakoan uste dut hanka sartu dutela hainbat aspektutan:
Nire iritziz, futbola negozioa da, baina guk hala nahi dugulako, izan ere kirolik jarraituena eta telebistan gehien ikusten dena da. Bestalde ez nago batere ados salkibaloia ez dela dibertigarria esaten dutenekin, oso kirol interesgarria da bariante askorekin eta jolasteko aukera askorekin.
Azkenik, eliteko kirola txarto sailkatu dutela uste dut. Bertan futbola, saskibaloia, eskia... ere sar daitezkelako eta ez soilik gimnasia bezalako kirolak.

2011/11/08

Wikipedian Gorputz Hezkuntzaren definizioa eta nire komentarioa

"Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren gorputzaren ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen den hezkuntzaren arloa da, besteak beste mugimendua, abilezia eta arintasuna lantzen dituena, pertsonaren osasuna, garapen psikologikoa eta gizarte-harremanak bultzatzeari begira, psikomotrizitatearen ikuspuntutik.
Historian zehar, gorputz hezkuntza gimnasia, soinketa edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo talde baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko. Beste alde batetik, haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik: pertsona heldu eta bereziki agureen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada."


Lehenengo paragrafoan agertzen dena nahiko objektiboa denez, bigarren paragrafoari buruz dudan iritzia emango dut.
Egia da azkenengo hamarkadetan HF-ak indar handia hartu duela, ariketa fisiko soilen gainean egotera pasatuz. Baina azkenengo urte hauetan, nire ustez, aurrerapausu horiek berriz geldotu dira, batzuetan atzerapausu bilakatuz. Gaur egun ikasgai berriak sartzen joan dira irakaskuntzan, baina, ez da hezkuntzarako denbora handitu. Nola da posible orduan ikasgai guzti horiek emateko denbora egotea? Oso erraza, HF-ko orduak murriztuz. Garrantzia kendu diote goian aipatzen den "osasuna", "gizarteratze", "ongizatea"... bezalako hitzei, alegia.

JOLASAREN BEHARRA HEZIKETAN

Hona hemen Kirol Ekintzen Sustapeneko Goi zikloan jolasari buruz egin nuen lanaren laburpena:

SINTESIA: Nire helburuetako bat, ikasleak atsedenaldian disfrutatuz gero klasera pozik eta motibatuta joango direla demostratzea da. Zergatik da beharrezkoa jolastea?

1- Deskargatzeko:jokoa jarduera libre eta bat-batekoa izan behar da. Umeek energia gehiegi daukate eta hori askatzeko jokoen erabilpena ezinbestekoa dugu (Spencer 1855).

2- Plazerra: era berean, plazerra ematen duen ekintza da, horregatik jolasten dute umeek, dibertigarria delako eta plazerra ematen duelako. Freud-ek esaten duen bezala, jokoa pultsioen adierazpenarekin erlazionatuta dago, batez ere plazerrarenarekin.

Ba al dakigu zer den Heziketa fisikoa?

Artikulo honetan Heziketa Fisikoa zer den ezin hobeki azaltzen digu Antonio Jesus Ruiz Munuera-k. Batzuentzat eztabaidagarria izan daitekeen arren, ni guztiz ados nago esaten duen guztiarekin. Irakurtzea gomendatzen dizuet, zuek zuen iritzi propioa izateko.

L´EQUIP PETIT (TALDE TXIKIA)

Bideo hau nire blogean sartzea komenigarria ikusi dut (eskolaz kanpoko ekintza bada ere), bertan kirol heziketan eta, heziketan orokorrean, agertu behar diren balore gehienak daudelako. Hau da, talde-lana, galtzen jakitea, errespetua, laguntasuna, ondo pasatzea(konpetizioa alde batera utziz)...
Harrigarria da nola umeek beren "galtzaile rola" barneratzen duten eta garrantzia ematen dieten goian aipatutako baloreei.
Azken finean, haurren arteko konpetizioa ez da heziketarako bide egokia, balore horiek guztiak ez direlako kontutan hartzen.

2011/10/11

Heziketa fisikoko edukien bilatzailea

Google-ek bilatzaile berria atera du, heziketa fisikoari buruzko gaiak errazago topatzeko. Honen bidez, bilaketaren emaitzak murritzagoak izango dira, HF-ari erreferentzia soilik egiten diotenak, alegia.
http://googlefi.net/

2011/09/27

Heziketa Fisikoko orduen murrizketa

Osasuna gure bizitzan hain garrantzitsua dela kontuan izanda, eta Heziketa Fisikoko ikasgaia horren bultzatzaile nagusia dela kontutan hartuz, zergatik hartzen dute neurri hau?? Aurkeztu dudan berri honetan aditu batzuen iritzia agerten da gai honi buruz.
Ni behintzat guztiz kontra nago neurri honekin, ezinbestekoa ikusten dudalako HF-a haurren garapenean, eta ez zaiolako, batzutan, merezi duen garrantzia ematen. Zuek zer pentsatzen duzue?

2011/09/20

Hona hemen eskola kirolen gestioari buruzko bideoa:

Bideo honetan, kirol enpresa batek eskola baten barnean hartutako konpromezuak agertzen dira, hala nola:
- Zentruak eskola jardunaldi beteak eskaini behar ditu, kirola bertan garrantzi handia izanez.
- Kirola praktikatuz bertute hezitzaileak lantzen dira: esfortzua diziplina eta solidaritatea.
- Aktibitateak langile kualifikatuek zuzendu beharko dute egiteko hauekin: ordutegia errespetatu, partiduak zuzendu, ikasleak beren desplazamenduetara lagundu, materiala zaindu eta istripua izatekotan protokoloa jarraitu.
- Enpresak koordinazio ta laguntza eskaini -> kirol materiala: saskibaloi, futbito eta eskubaloirako 4 baloi bakoitzarentzat; konoak; kamisetak.

Goiko bideo hori adibide bat bada ere, eskola baten barruan kirolak behar duen kudeaketari buruz pista batzuk ematen ditu. Gai honen barruan norbaitek gehiago sakondu nahiko balu, prest nago informazio gehiago eskegitzera honi buruz.